Salgai daude Txapelen oroimenezko bertso saiorako sarrerak

Julene Frantzesena

Txapelen omenezko iazko bertso saioko irudia.

Abenduaren 20an, ostiralez, izango da saioa, Soreasu antzokian. Kulturazen webgunean eros daitezke sarrerak, hamar eurotan. Eneritz Artetxe, Unai Izagirre, Andoni Egaña, Maider Arregi, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan.

Eusebio EizmendiTxapel bertsolariaren oroimenezko bertso saioa izango da Santo Tomas bezperan, abenduaren 20an. Ostiralez egingo dute bertso emanaldia Soreasu antzokian (22:00), eta dagoeneko salgai daude saiorako sarrerak. Kulturazen webgunean eros daitezke horiek, hamar eurotan.

Aurtengoan Eneritz Artetxe, Unai Izagirre, Andoni Egaña, Maider Arregi, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan. Gai jartzailea, berriz, Haritz Etxeberria Ministro izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide