Suhiltzaileen egoitzaren ondoko eremuan bi zebrabide egingo dituzte

Iraia Oteiza 2024ko aza. 26a, 11:39

Zebrabideak egingo dituzten eremua. (Azpeitiko Udala)

Bihar hasi eta bi astean egingo dituzte lanak; bitarte horretan, errepidea trafikoarentzat itxita egongo da Loiola alderako noranzkoan.

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak hasiko ditu udalak bihar, suhiltzaileen egoitzatik Euskal Herria auzorako lotura egiten duen oinezkoen zubira artean. Bi zebrabide altxatu jarriko dituzte eremu horretan.

Lanek irauten duten bitartean, tarte horretan errepidea trafikoarentzat itxita egongo da Loiola alderako noranzkoan, hau da, GI-631 errepidetik ezingo da Loiola aldera joan. Aldiz, aurkako noranzkoa irekita egongo da, eta Oñatzerako errepidean ere normaltasunez ibili ahal izango da. Aurreikuspenen arabera, lanek bi aste iraungo dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide