Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzez aritu dira solasean

Julene Frantzesena 2024ko aza. 27a, 09:03

Hainbat lagun astelehenean, Atzegiko kideen azalpenak entzuten.

Astelehenean Atzegiren egoitzan elkartu ziren hainbat lagun. Adimen desgaitasuna duten pertsonek eta horien familiek jaso ditzaketen laguntzez aritu ziren solasean.

Astelehenean Atzegiren Azpeitiko egoitzan elkartu ziren hainbat lagun, adimen desgaitasuna duten pertsonek eta horien familiek jaso ditzaketen laguntzen inguruko solasaldian. Zehazki, laguntzez, pentsioez nahiz prestazioez aritu ziren solasean.

Atzegiko ordezkariek azaldu dutenez, besteak beste, pertsona horiek errenta aitorpenean izan ditzaketen kenketez, kide ugariko familia izateko baldintzez, arreta goiztiarraz, aurretiazko jubilazioaz, menpekotasunagatik dauden laguntzez nahiz bestelakoez jardun zuten hizketan astelehenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide