Ekindar kooperatibako bazkideen batzarra izan zen atzo Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. 50 bat bazkide elkartu ziren han, eta kooperatibaren hausnarketa estrategikoan murgildu ziren horiek. Hain zuzen ere, Urrestillako eguzki plaken instalazioa martxan jarrita, aurrera begirako xedeez-eta aritu ziren hizketan.
Ekindarreko Kontseiluko ordezkariek gauzatu duten lehen zirriborro baten gainean jardun zuten atzokoan bazkideek. Ekindar zer den eta zer lortu nahi duen aztertu zuten, besteak beste, eta jorratu beharreko ildoak, asmoak eta helburuak proposatu zituzten bazkideek.
Bigarren saio bat ere egingo dute; urtarrilaren 28an izango da, Azoka Plazako aretoan, 18:00etan hasita. Ekindarrek landu beharreko proiektuak izango dituzte aztergai batzar horretan. Kooperatibako bazkide guztientzako irekia izango da hitzordu hori.