Azpeitiko esperientzia azaldu dute elikadura burujabetzari buruzko topaketetan

Nerea Uranga 2024ko aza. 28a, 17:52

Elikadura burujabetzari eta tokiko elikadurari buruzko topaketa, gaur, Gernikan. (Udalbiltza)

Udalbiltzak eta EHNE Bizkaiak antolatuta egin dute egun osoko topaketa Gernikan. Topaketan Azpeitiko Azoka Plazaren eta Elikagunearen esperientziak azaldu dituzte.

Elikadura sistemak iraunkortzen lelo hartuta, elikadura burujabetzari eta tokiko produktuei buruz egun osoko topaketak egin dituzte gaur Gernikako Astran (Bizkaia), Udalbiltzak eta EHNE Bizkaiak antolatuta. Jardunaldi horretan parte hartu dute Azpeitiko Udaleko Leire Goenaga eta Ander Larrañaga zinegotziek eta Artxara kooperatibako kide Ioritz Aizpuruk eta Haritz Arakistainek; horiek Azpeitiko Azoka Plazaren esperientzia eta Elikagunearen proiektua azaldu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide