Euskararen Eguneko adierazpena eta kirol zerbitzuen kontratazioa, biharko udalbatzarreko bi gai

Nerea Uranga 2024ko abe. 2a, 09:00

Azpeitiko udaletxea. (Maialen Etxaniz)

Abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar udal hautetsiek. 19:00etan hasiko dute udal bilkura, udaletxeko batzar aretoan.

Hileko lehen asteartearekin batera, abenduari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute Azpeitiko udal hautetsiek, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanda, egun horri buruzko adierazpena landuko dute udalbatzarrean. Horrez gainera, Azpeitiko igerilekuan eskaintzen diren kirol zerbitzuak kontratatzeko espedienteaz eta esleipenaz ere ariko dira hautetsiak.

Biharko udalbatzarraren gai zerrenda honakoa da:

  1. Udalbatzak 2024ko azaroaren 5ean egindako akta onartzea.
  2. 2025. ekitaldirako udal zerga agintarauak aldatzea: behin betiko onarpena.
  3. Azpeitiko igerilekuan eskaintzen diren kirol-zerbitzuak kontratatzeko espedientea: lehen lotearen esleipena.
  4. Barrenetxe auzoko 2 zenbakian igogailu berria jartzeko egitasmoan lurzoru publikoaren okupazioa onartzea.
  5. Alkatetzak 2024ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Euskararen Egunerako adierazpena.
  7. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide