Herrian erroldatu berri diren herritarrei harrera egin die udalak

Julene Frantzesena 2024ko abe. 1a, 08:00

Hainbat lagun udaletxeko azken solairuko aretoan egin zuten ekitaldian. (Azpeitiko Udala)

Etorri berriei lehen aldiz egin die harrera erakundeak. Herenegun egin zuten ekitaldia udaletxean, eta 40 bat lagunek parte hartu zuten.

Azpeitiko Udalak herrian erroldatu berri diren herritarrei ongietorria egin zien herenegun. Zehazki, Nagore Alkorta alkateak egin zien harrera ekitaldira joan ziren 40 bat lagunei, udaletxeko bosgarren solairuko aretoan.

Erakundeak lehen aldiz antolatu du harrera ekitaldia, eta hara gonbidatu zituen abuztutik Azpeitira etorri diren herritar guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide