Itsasi dantza taldeko kideak Parisen izan dira asteburuan, Les Lumieres de Paris folklore jaialdian. Munduko hainbat txokotako bederatzi taldek parte hartu dute aurtengo hitzorduan, Azpeitikoarekin batera: Sardiniako bik nahiz Bulgariako, Poloniako, Kolonbiako, Boliviako eta Eivissako banak.
Itsasiko dantzariak eta musikariak ostegunean joan ziren Parisera, eta euskal dantzak plazaratu zituzten atzo arratsaldean hiri horretako areto batean. Gainera, beste hainbat herrialdetako dantzez gozatzeko aukera ere izan zuten. Orotara, Itsasiko 42 lagun joan dira Parisera, jaialdian parte hartzera.