Jostailu jasangarriak egiten aritu dira Ekoetxean

Julene Frantzesena 2024ko abe. 1a, 15:20

30 bat lagun elkartu dira Egibar etxean, sormenari bide emateko. Horiek ingurumena errespetatzen duten jostailuak diseinatzeko eta sortzeko parada izan dute gaur goizean.

Ekoetxean familiei zuzendutako beste jarduera bat egin dute gaur, igandearekin: jostailu jasangarriak egiten aritu dira. 30 bat lagun elkartu dira Egibar etxean, sormenari bide emateko. Izan ere, han bildutakoek ingurumena errespetatzen duten jostailuak diseinatzeko eta sortzeko parada izan dute goiz partean.

Ekoetxekoek azaldu dutenez, interesa piztu du gaurko hitzorduak. Izan ere, itxaron zerrenda ere izan dute gaurko ekintzarako. Giro bikainean jardun dute gaztetxoek jolasak sortzen, margoz eta baliabide naturalez lagunduta.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide