Azpeitiko ia festa guztietan ezinbesteko osagaia dira erraldoiak eta buruhandiak. "Ikusi besterik ez dago Umeen Eguneko erraldoien desfileak sortzen duen ikusmina edo erraldoien miniaturek izaten duten arrakasta", adierazi du udalak. Hala baina, azken boladan erraldoiei bizitza emateaz arduratu den taldeari erreleboa emateko garaia iritsi da, eta talde berri baten bila dabil udala. Orain arte jardundakoei "eskerrak" eman dizkie udalak.
Lau erraldoik eta lau buruhandik osatzen dute Azpeitiko erraldoien eta buruhandien multzoa. Eta horiek festetan ateratzeko 6-8 laguneko talde berria behar du udalak. Erraldoiak eta buruhandiak jai egun hauetan ateratzen dituzte kalera: Santo Tomas egunean (abenduak 21), Astelehen Karnabalean, saninazioetako Umeen Egunean eta San Inazio bezperan (uztailak 30).
Norbaitek erraldoiekin eta buruhandiekin ateratzeko interesa izango balu Azpeitiko Udaleko Kultura sailarekin harremanetan jarri beharko du kultura@azpeitia.eus helbide elektronikora idatziz.