Aukeratu dute 32. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako kamiseta

Nerea Uranga 2024ko abe. 3a, 10:46

32. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko kamiseta.

Datorren martxoaren 29an jokatuko da Diego Garciaren oroimenezko lasterketa. Azken edizioan bezala, hurrengoan ere Running festa! ospakizunaren barruan egingo dute, Erromerian lelo hartuta. Kamisetaren hiru eredu jarri zituzten aukeran, eta puntu gehiena lortu dituena aukeratu dute.

Diego Garciaren oroimenezko 32. Azkotia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdia 2025eko martxoaren 29an jokatuko da, eta dagoeneko aukeratu dituzte leloa zein kamiseta. Probaren antolatzaileek kirola eta festa ere uztartu nahi dituzte Running festa! ospakizunaren barruan, eta Erromerian lelo hartuta egingo dute 32. maratoi erdiaren edizioa, bailarako trikitilarien omenez. Probaren kamisetak ere eskusoinuaren irudia izango du, eta aurkeztu dute aukeratutakoa.

Antolatzaileek kamisetaren hiru eredu proposatu zituzten, eta argazkian agertzen denak jaso zituen puntu gehien. Guztira, 617 erantzun jaso zituzten.

Dagoeneko maratoi erdirako nahiz lasterketa herrikoirako izen emateak zabalik daude Rockthesport.com webgunean.

Lasterketaren azken edizioetan bezala, goi  eta afizionatu mailako atletak nahiz korrikalari herrikoiak batuko ditu maratoi erdiak, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Honakoak dira izen emateak eta prezioak:

  • Abenduaren 31ra arte:  federatuek 23 euro, eta ez federatuek 26 euro.
  • 2025eko urtarrilaren 31ra arte: federatuek 25 euro eta ez federatuek 28 euro.
  • 2025eko otsailaren 28ra arte: federatuek 28 euro eta ez federatua 31 euro.
  • 2025eko martxoaren 20ra arte:  federatuek 30 eta ez federatuek 33,00 euro.
  • Dortsalak amaitu arte: federatuak 33 euro eta ez federatuek 36 euro.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide