Naia Arrizabalaga eta Iker Letamendia bertsotan aritu dira Bruselan, Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekintzetan

Iraia Oteiza 2024ko abe. 3a, 11:58

Naia Arrizabalaga eta Iker Letamendia bertsolariak Bruselan, Euskararen Eguneko ekitaldian. (Utzitakoa)

Bruselako Euskal Etxeak ere bat egin nahi izan du Euskararen Nazioarteko Egunarekin, eta askotariko ekintzekin ospatu zuen eguna joan den larunbatean. Besteak beste bertso bazkaria egin zuten, eta Naia Arrizabalaga eta Iker Letamendia Azkoitiko zein Azpeitiko bertsolariak aritu ziren bertsotan han.

Belgikako euskal gazte komunitateak ere Euskararen Eguna ospatu zuen joan den larunbatean, azaroak 30, Bruselako Euskal Etxean. Egun osoko festa izan zuten diasporan, euskal kultura hedatzeko; besteak beste kantujira, karaokea eta bertso bazkaria egin zituzten. Bertsotan Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra eta Iker Letamendia bertsolari azpeitiarra aritu ziren, eta dozenaka lagun bildu ziren ekitaldiaren bueltan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide