'Anastasini zirkua' liburua aurkeztuko dute Miren Amurizak eta Malen Amenabarrek asteartean

Julene Frantzesena 2024ko abe. 5a, 08:18

Miren Amuriza eta Malen Amenabar 'Titiritari' lanaren aurkezpenean.

Dinamoa sormen gunean egingo dute aurkezpena, 19:00etan. Idazleak eta irudigileak elkarlanean sortu dute liburua. Herritarrentzako irekitako saioa izango da.

Durangoko Azoka igarota, Miren Amuriza idazleak eta Malen Amenabar irudigileak elkarrekin sortu duten Anastasini zirkua liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, 19:00etan, Dinamoa sormen gunean. Herritarrentzako irekitako saioa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide