Elexpuruk erromatar garaiko euskarazko izenak izan ditu hizketagai

Nerea Uranga 2024ko abe. 4a, 10:01

Juan Martin Elexpururen hitzaldia atzo arratsaldean, Azoka Plazako aretoan. (Nerea Uranga)

Urolakoen Nafar Zuzterrak antolatuta, Juan Martin Eluxpuruk Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan izenburuko liburua aurkeztu du Azpeitiko Azoka Plazan. Erromatar garaiari lotutako bigarren hitzaldia hilaren 12an izango da, Peio Monteanok emanda.

Atzo, abenduak 3,  Nafarroako Eguna eta Euskararen Eguna, izan zen. Egun horri lotuta, Urolako Nafar Zuzterrak Juan Martin Elexpururen hitzaldia antolatu zuen Azoka Plazako aretoan. Elexpuruk erromatar garaiko hilerri eta aldareetan aurkitutako euskarazko izenen inguruan hitz egin zuen, eta era berean, gai horri buruzko Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan liburua aurkeztu zuen hitzaldian bildutako herritarren aurrean.

Hil honetarako bigarren hitzaldi bat ere antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Peio Monteanok hitz egingo du abenduaren 12an, ostegunez, 19:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Monteanok De la caida de Roma al reino de Pamplona izenburupean eskainiko du hitzaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide