Trukegunea egitasmoa jarri dute martxan Azpeitiko Ekoetxean

Nerea Uranga 2024ko abe. 5a, 09:00

Azpeitiko Ekoetxea.

Trukearen bidez objektuak berrerabiltzea eta kontsumitzeko beste modu batzuk bultzatzea du helburu Trukeguneak. Egoera onean dauden objektuak abenduaren 3tik urtarrilaren 5era bitartean eraman daitezke Ekoetxera Trukegunean parte hartzeko.

Iaz antolatu zuten aurreneko aldiz Trukegunea Ekoetxean, kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz. Lehen edizioaren arrakasta ikusita, aurten berriro martxan jarri dute abenduaren 3tik urtarrilaren 5era bitartean.

Trukearen bidez objektuak berrerabiltzea eta kontsumitzeko beste modu batzuk bultzatzea du helburu egitasmoak. Hori horrela izanik, hainbat objektu trukatzeko aukera izango da bertan, baina eramaten diren objektuek osorik eta egoera onean egon beharko dute. Besteak beste, honakoak trukatu daitezke Trukegunean: liburuak, kirolerako materialak (baloiak, erraketak, palak...), musika tresnak, puzzleak, panpinak eta pelutxeak, mahai jokoak, mozorroak, bizikletak, trizikloak...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide