Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamunean, Euskara Mahaiak antolatuta Azpeitiko ohituren inguruko bakarrizketa saioa eskaini zuen Beatriz Egizabal umoregileak, Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Jende asko batu zen saiora, kulturgunean bakarrizketarako prestatutako aulki guztiak bete egin ziren. Euskararen inguruan, euskaraz jarduteko ohituraz, gaztelaniara jotzeko joeraz eta abar jardun zen Egizabal agertokian. Umorez, baina herritarren kontzientzietan eragin nahian.
Gaur, osteguna, berriz, migratzaileen eta euskararen inguruko solasaldia antolatu du Elkar-ekinek, 18:30ean, Basazabal jauregian. Kasu horretan, Tarana Karim ekintzaile euskaltzaleak eta Amelia Barquin irakasle eta ikertzaileak hitz egingo dute.