Azpeitiko Metal Boskoteak eta Euskal Herriko tuba komunitateak Gabon Tuba kontzertu berezia egingo dute igandean, abenduaren 8an, 13:00etan. Kontzertu solidarioa Jose Antonio Agirre plazan egiteko asmoa zuten, baina iganderako eguraldi txarra iragarrita dagoelako, Sanagustin kulturgunera lekualdatu dute.
Gabon Tuba kontzertu solidarioa izango da, eta bildutako dirua Valentziako uholdeetan kaltetutako musika elkarteei laguntzeko bideratuko dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, dagoeneko 315 euro bildu dituzte musikariek egindako ekarpenei esker.
Kontzertuan parte hartzeko izen ematea doan da, eta parte hartzaileen hamaiketakoa Azpeitiko Metal Boskotearen kontu izango dela azaldu dute antolatzaileek. Kontzertuan parte hartzeko kantak errazak direla eta parte hartzera gonbidatu dituzte musikariak.
Kontzertuan izena emateko edota diru ekarpenak egiteko aukera honako loturan dago. Kontzertuan parte hartu ezin dutenek, baina laguntzeko diru ekarpena egin nahi dutenek honako galdetegia beteta egin dezakete.