Artiekin artisauen elkarteak antolatuta, herriko sortzaileen azoka izango da larunbatean, abenduak 14, Azoka Plazan. Askotariko produktuak aurkitu ahal izango dira bertan: haur eta helduen moda, elikadura, likoreak, liburuak, osagarriak, zeramika, serigrafia, dekorazioa, danborrak eta bitxigintza lanak, besteak beste. Goizez eta arratsaldez izango da zabalik azoka: goizean, 10:00etatik 15:00etara bisitatu ahalko da, eta arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.
Gabonen atarian ohitura bilakatu da herriko sortzaileak kalera ateratzea, herritarrek haien lanak bertatik bertara ikusteko nahiz erosteko aukera izan dezaten. Aurten, honako sortzaile hauek jarriko dituzte postuak Azoka Plazan: Analuna, Kiribil zeramika, Espiral tailerra, Olatz Aguado, Izaro Orbegozo, Keizpe, Amaia Etxeberria, A L B, Magnoli&, Arruti danborrak, Erraldoiak liburua, Ametsen Txokoa, Amuki, Miara, Endredamakina, Oihele eta Marabina.