Urteroko ohiturei jarraiki, Goienetxe fundazioko kideek apaingarriak egin dituzte aurten ere Gabonetarako, eta horiek herriko saltokiei emango dizkiete erakusleiho eta saltokiak apaintzeko. Beti bezala, berrerabilitako materialekin egin dituzte apaingarriak, besteak beste kafe kapsulekin edo soka eta kartoiekin. Bertan merkatari elkarteko saltokietan nahiz Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarte eta eragileren egoitzetan jarriko dituzte.
Udalak azaldu duenez, Goienetxekoak dagoeneko hasi dira apaingarriak banatzen, eta horietako batzuk dagoeneko ikusgai ere badaude.