Euskal Herriko lokotx-biltze txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Mungian (Bizkaia). Emakumeetan Maider Etxezabal azpeitiarraz gainera, beste bost kirolari lehiatu ziren, eta txapela irabazteko faborito nagusia zen Ainhoa Etxegarai nafarrak irabazi zuen. Etxegaraik atzo lortutakoarekin Nafarroako lokotx-biltze txapelketako hiru txapel eta Euskal Herriko beste hiru ditu.
Txapelketa ondo joan zela azaldu dio Gukari Etxezabalek, baina "penaz" gelditu zela podiumean sartzeko bi segundora gelditu zelako.
25eko bi lerrotan 1,25 metrora jarritako 50 lokotx bildu behar izan zituzten ordena lirean txapelketako lehiakideek.
Honela gelditu zen Euskal Herriko lokotx-biltze txapelketako emakumeen sailkapena:
1. Ainhoa Etxegarai.
2. Amaia Jimenez de Vicuña.
3. Nerea Huarte.
4. Maider Etxezabal.
5. Estibaliz Mesenger.
6. Leire Larrazabal.