Datorren astelehenean eskulan tailerra eskainiko dute Udal Liburutegian. LH2ko haurrei zuzendutako hitzordua izango da 17:30etik aurrera eskainiko dutena. Saioan parte hartu nahi dutenek ostiralera arte, hilaren 13ra arte, izango dute izena emateko aukera. Horretarako Udal Liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko dute. Plazak mugatuak izango dira.