Egitarau oparoarekin eta ekitaldi jendetsuekin ospatu du Haginpek 5. urteurrena

Mailo Oiarzabal

Ostegunetik zapatura, bertsoak, zuzeneko musika, bazkaria eta beste hainbat ekintza izan zituzten, tabernan bertan zein Azoka Plazan.

Haginpe taberna ireki zuteneko bosgarren urteurrena ospatu dute joan den asteburuan. Ostegunetik zapatura bitartean, bertsoak, zuzeneko musika, bazkaria eta beste hainbat ekintza izan zituzten, tabernan bertan zein Azoka Plazan, eta jende asko elkartu zen gehienetan.

Txapelketak eta lehiaketak ere ez dituzte falta izan Haginperen urteurren festan. Horrela, 38 bikote lehiatu ziren mus txapelketan ostiral arratsaldean, eta Andoni Carrascok eta Josu Azpiazuk jantzi zituzten txapelak.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide