Gaztetxeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil honetarako

Iraia Oteiza 2024ko abe. 9a, 13:12

Hoi Denk Zirkue ikuskizuna, 2022an.

Gaztetxearen abenduko ekintzak hitzaldi batekin hasiko dira ostegun honetan, eta datozen asteetan jokoak, tailerrak edota kontzertuak izango dira.

Azpeitiko Gaztetxeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil honetarako, eta horien xehetasunak, datak eta ordutegiak ezagutarazi ditu.

Ostegunean, abenduak 12, ekingo dio egitarauari Gaztetxeak, Inperialismoa eta gerra: egoeraren gaineko begirada izeneko hitzaldiarekin. 18.00etan eskainiko dute saioa, Gaztetxean bertan. Hilaren 17an, berriz, asteartez, belarritakoak egiteko tailerra izango da Itaiaren eskutik, 18:00etan hasita. Jokoek eta kontzertu akustikoak girotuko dute Gaztetxea hilaren 19an, osteguna; 18:00etatik aurrera, mahai tenisean, futbolinean, karta jokoan... ibiltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Santomasetarako, berriz, Alde Zaharrean triki-poteoa antolatu dute 11:30ean hasita, eta 12:30ean Gaztetxearen aldeko brindisa egingo dute. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

  • Abenduak 12, osteguna.
    • 18:00. Inperialismoa eta gerra: egoeraren gaineko begirada hitzaldia, Gaztetxean.
  • Abenduak 17, asteartea.
    • 18:00. Belarritako tailerra Itaiaren eskutik, Gaztetxean.
  • Abenduak 19, osteguna.
    • 18:00. Jokoak, Gaztetxean.
    • Ondoren, kontzertu akustikoa.
  • Abenduak 21, larunbata. 
    • 11:30. Santotomasetako triki-poteoa, Alde Zaharrean.
    • 12:30. Gaztetxeko sagardo karroa.

Bestelako aisialdi ekintza

Gabonetako ekintzen artean, besteak beste zeramika tailerra, bingo musikatua, Mastertxef jolasa edota zirkua bezalako jarduerak antolatu ditu Gaztetxeak. Zeramika tailerra abenduaren 23an izango da, Mastertxef hilaren 26an, Hoi Denk Zirkue hilaren 27an eta Din Dan Oi! urtarrilaren 4an. Gaztetxeko kideek datozen egunetan zehaztuko dituzte horien ordutegiak eta nondik norakoak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide