Udazkeneko Berkoa Xake Txapelketaren azken jardunaldiko partidak jokatu zituzten igandean Elgoibarren (Gipuzkoa), hango Zubi Ondo xake taldeak antolatuta. Hainbat herritako 25 xake jokalari aritu ziren lehian, baina Andres Perez azpeitiarrak irabazi zuen txapelketa; orotara 6 puntu eskuratu zituen hark, sei partida irabazita eta bakarra galduta.
Markel Kerexeta elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan, 5 puntu eta erdirekin, eta Anibal Fernandez jokalari azkoitiarrak eskuratu zuen hirugarren postua, 5 punturekin.