Etxe Alai auzoa eraberritzeko lanak hasiko dituzte bihar

Iraia Oteiza

Etxe Alai auzoko eremu bat. (Azpeitiko Udala)

Espaloia zabaldu eta zenbait azpiegitura berrituko dituzte. Hiru bat hilabete iraungo dute lanek, eta bitarte horretan tarteka itxi egingo dute errepideko erreietako bat. Egun horietan karakoletik bideratuko dute trafikoa goranzko noranzkoan. 

Etxe Alai auzoa eraberritzeko aurreneko faseko lanak hasiko ditu bihar, asteazkena, Azpeitiko Udalak. Berriro urbanizatuko dute eremua, hau da, zabaldu egingo dute espaloia eta eguneratu egingo dituzte zenbait azpiegitura.

Zehazki Etxe Alai 4 eta 9 zenbakien atzeko aldeko eremuan egingo dituzte lanak, parke aldera dagoen zatian. Ondorioz, tarteka itxi egingo dute errepideko erreietako bat, eta egun horietan karakoletik bideratuko dute trafikoa goranzko noranzkoan.

Udalak egindako aurreikuspenen arabera, hiru hilabete inguru iraungo dute aurreneko faseko lanek. Art Eraikuntzak enpresari esleitu diote obra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide