Hitzaren Eskolaren bosgarren edizioari bukaera emateko, 'Meza nagusia' eskainiko dute Amorantek eta Uxue Alberdik

Julene Frantzesena 2024ko abe. 11a, 08:23

Eliza bateko portikoa. (Kulturaz)

Musika eta hitza uztartzen dituen Meza nagusia izeneko emanaldia eskainiko dute. 11:00etarako jarri dute hitzordua, Dinamoa sormen gunean.

Hitzaren Eskolaren bosgarren edizioari bukaera emateko, saio irekia antolatu du Kulturaz kooperatibak larunbaterako. Amorante musikariak eta Uxue Alberdik eskainiko dute Meza nagusia izeneko emanaldia, musika eta hitza uztartzen dituena.

Doako ekitaldia izango da Dinamoa sormen gunean eskainiko dutena. 11:00etarako jarri dute hitzordua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide