Kontzertuak eta bakarrizketa saioa, astebururako

Julene Frantzesena 2024ko abe. 12a, 08:07

Nogen taldeko kideak. (Utzitakoa)

Ostiralean Erromintxelak taldearen kontzertua izango da, eta zapatuan Nogen eta El Nido taldeak izango dira Sanagustingo agertokian. Igandean, berriz, Ninini bakarrizketa saioa eskainiko du Antton Telleriak.

Asteburuan hiru musika talderen kontzertuak eta bakarrizketa saio bat izango dira herrian, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Izango dute, beraz, herritarrek zer egin bihar, etzi eta igandean.

Bihar, Katapulta Tourren barruan, Erromintxelak taldearen emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Doako emanaldia izango da.

Etzi, berriz, Nogen eta El Nido taldeak igoko dira Sanagustingo agertokira. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta oraindik ere eskura daitezke kontzertu horietarako sarrerak, hamahiru euroren trukean.

Bestalde, igandean barre egiteko parada izango dute herritarrek. Izan ere, Antton Telleria umoregileak Ninini bakarrizketa saioa eskainiko du Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da tolosarraren emanaldia, eta sarrerak eskuragarri daude Kulturazen webgunean, hamasei eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide