Azpeitiko Feministen Sareak batzarra deitu du datorren asteazkenerako, hilaren 18rako. Emakumeen Txokoan jarri dute hitzordua, 17:15erako, eta herriko emakumeei mugimendura batzeko deia egin diete egitasmoaren sustatzaileek.
Bileran hainbat gai landuko dituzte; besteak beste, erasoen aurreko protokoloaz eta Martxoaren 8ko dinamikaz ariko dira hizketan.
Iazko greba feminista mugarria izan zela eta greba hark indarrak batzeko eta aldarri feministak kalera ateratzeko beharra agerian utzi zuela adierazi dute Azpeitiko Feministen Sareko kideek.