Zirku emanaldia eta gaztaina jana egingo dituzte etzi, Urrestillan

Julene Frantzesena 2024ko abe. 12a, 08:30

2022ko gaztain erre janeko irudia.

Imanol Ituiño magoak eta Ekain pailazoak eskainiko dute emanaldia, 18:00etan hasita, Txikuri pilotalekuan. Ondoren, 19:00etan, gaztain erre jana izango da, plazan.

Imanol Ituiño magoak eta Ekain pailazoak zirku emanaldia eskainiko dute etzi, larunbata, Urrestillako Txikuri frontoian. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta nahi duen orok izango du magia, malabareak eta umorea uztartuko dituen saioaz gozatzeko aukera.

Ondoren, sabela betetzeko tartea ere izango dute urrestildarrek. Izan ere, ohiturari segituz, gaztain erre jana egingo dute, 19:00etan, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide