Jordaniako eskaladako esperientziaz hitz eginez hasi dute Mendi Astea

Iraia Oteiza 2024ko abe. 11a, 12:38

Mendi Astearen barruko aurreneko hitzaldiko irudia. (Lagun Onak)

Mendizaletasunarekin lotutako hiru diziplinatako ikus-entzunezkoak aurkeztuko dituzte udazkeneko Mendi Astearen barruan. Atzo eskaini zuten aurreneko saioa, eskaladaren ingurukoa, Fidel Mendia abenturazale iruindarraren eskutik.

Eskalada Jordaniako basamortuan ikus-entzunezkoa aurkeztuz hasi du Lagun Onak mendizale elkarteak udazkeneko Mendi Astea. Fidel Mendia abenturazale iruindarra arduratu zen atzo Jordaniako basamortuan bizi berri duen eskaladako esperientzia jendaurrean azaltzeaz. Jordaniako Wadi Rumeko basamortuan izan da orain dela gutxi hura, eta han bizitakoak kontatuko ditu Mendi Asteko aurreneko saioan. Dozenaka lagun bildu ziren atzo Mendietxe museoan, Mendiaren bizipenak haren eskutik ezagutzeko asmoz.

Udazkeneko aurtengo Mendi Astea beste bi saiok osatuko dute. Gaurkoan Mikel Sarasola donostiarra izango da protagonista, eta hark bi urtez Groenlandiako glaziarretako ur bizietan kayakarekin egindakoak azalduko ditu. Osteguneko saioan, berriz, Sebastian Alvarok Mis montañas liburuaren eta dokumentalaren berri emango du, Jose Mari Azpiazuk aurkeztuta. Hirugarren saio horretarako sarrera bost euro ordaindu beharko da, baina gaurkoa doakoa doakoa izango da. Saioak Mendietxe museoan egingo dituzte, 19:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide