Dozenaka lagun bildu dira Mendietxen, Mikel Sarasola kayaklariaren ikus-entzunezkoaren aurkezpenean

Iraia Oteiza 2024ko abe. 12a, 11:55

Mendi Astearen barruan Mikel Sarasolak eskainitako saioko irudia. (Alex Berasategi)

Kayak gainean glaziarrak esploratzen ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen Sarasolak atzo, Mendi Astearen barruan antolatutako saioan. Bi urtez Groenlandian bizitakoak kontatu zituen donostiarrak han, dozenaka lagunen aurrean.

Mikel Sarasola kayaklari donostiarrak Kayak gainean glaziarrak esploratzen ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen atzo Mendietxe museoan, Mendi Astearen barruan antolatutako saioan. Dozenaka lagun bildu ziren han, Sarasolak bi urtez Groenlandian kayakarekin glaziarrak eta ibaiak esploratzen bizitakoak ezagutzeko.

Udazkeneko aurtengo Mendi Astea hirugarren saio batek itxiko du gaur, osteguna. Sebastian Alvarok Mis montañas liburuaren eta dokumentalaren berri emango du, Jose Mari Azpiazuk aurkeztuta. Hirugarren saio horretarako sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta Mendietxe museoan eskainiko dute, 19:00etan hasita.

Halaber, Lagun Onak Mendi Bazkunaren batzar nagusia izango da bihar, ostirala, 19:00etan, Mendietxe museoan. Ondoren, afaria egingo dute Mendizaliek tabernan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide