'Lagunak erreskatera' eta 'Marco' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasun

Julene Frantzesena 2024ko abe. 18a, 08:00

'Marco' filmeko fotograma bat.

Igande arratsaldean emango dute Lagunak erreskatera animazio filma, eta, ondoren, berriz, Marco ikusi ahal izango da. Astelehenean ere Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma ikusi ahal izango da.

Haurrentzako film bat eta helduentzako beste bat. Lagunak erreskatera eta Marco filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian.

Igandean emango dute Frantzian egindako Lagunak erreskatera animaziozko filma, 16:30ean hasita. Ondoren, 19:30ean, berriz, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco filma ikusi ahal izango da, eta astelehenean ere emango dute, 21:00etan hasita. Honako lotura honetan eros daitezke emanaldietarako sarrerak, baita egunean bertan Soreasuko lehiatilan ere.

Laurent Bru, Yannick Moulin eta Benoît Somville zuzendariek iaz egindako lana da Lagunak erreskatera. Honako hau da sinopsia: "Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera ateratzen dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila".

Marco, berriz, Euskal Herrian egindako lana da, 2024an aurkeztua. Honako hau da filmaren sinopsia: "Enric Marco Batlle Espainiako sindikalista izan zen. Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) idazkari nagusi eta Espainiako Amical de Mauthauseneko presidente ere izan zen. Elkartearen buru izan zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batez ere ikastetxeetan, nazien esparruetatik bizirik atera zenaren bizipenari buruz. Gerora, II. Mundu Gerran Flossenburgeko kontzentrazio esparrutik bizirik ateratzeko bere biografia faltsutu zuela konturatu ziren".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide