Etzi, asteazkenarekin, egingo dute abenduko odol ateraldia Odol Emaileen Elkarteko Azpeitiko ordezkariek. Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean jarri dute hitzordua, hilero legez, 16:30etik 20:30era.
Asteazkenean odola ematera joan nahi dutenek, baina, aurrez hartu behar dute txanda, eta horretarako bi bide jarri dituzte. Bihar, asteartea, goizera arte, gotatanta.eus webgunean eman dezakete izena, eta asteazkenean bertan, 08:30etik 13:30era, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta ere bai.