Abenduko azken bi azoka nagusiak astelehenetan egingo dira

Nerea Uranga 2024ko abe. 22a, 09:00

Azpeitiko astearteetako azoka. (Maialen Etxaniz)

Egun bat aurreratuko dira aste honetako eta hurrengoko asteroko azokak, astearteak jaiegun egokitzen direlako. Beraz, bihar astelehena eta hilaren 30ean egingo dira.

Urtea bukatzeko gelditzen diren Azpeitiko astearteetako bi azokak egun bat aurreratu dituzte, astearteak jaiegunak egokitzen direlako. Hala, bihar astelehena izango da azoka, asteartea, abenduak 24, Gabon eguna delako.

Abenduko azkenengo asteko asteroko azoka hilaren 30a astelehena egingo da; izan ere, asteartea, Urtezahar eguna egokitzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide