Nogen taldeak giro paregabea sortu zuen zapatuan Sanagustin kulturgunean. Doinu dantzagarriak eraman zituen taldeak agertokira, eta herritarrek gozatua hartu zuten. Gainera, El Nido taldea ere izan zen oholtzan, eta haien doinuekin ere gorputza mugitzeko abangunea izan zuten emanaldira joandakoek.
Kontzertuetako argazki bilduma Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daiteke.