Antton Telleria umoregileak Ninini bakarrizketa saioa eskaini zuen igandean Soreasu antzokian. Dozenaka lagun elkartu ziren han, iluntze umoretsua pasatzeko xedez. Ikus-entzuleen barre algarak eragin zituen Telleriak bere bakarrizketa saioarekin.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke Telleriaren bakarrizketako irudiak.