Larunbatean, 11:00etan, Dinamoa sormen gunean. Orduantxe eta hantxe eskaini zuten Iban Urizar Amorante musikariak eta Uxue Alberdi idazleak Meza nagusia, bi sortzaile elgoibartarrek sortutako emanaldia.
Hainbat lagunen aurrean aritu ziren biak, musika eta hitza uztartuz, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Hitzaren Eskolaren bosgarren edizioari bukaera emateko baliatu zuten emanaldia.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke emanaldiko irudiak.