Bidezko merkataritza denda zabalduko du Mixio taldeak ostegunean

Julene Frantzesena

Bidezko merkataritza dendako produktu batzuk.

Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarriko dute saltokia. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Azpeitiko Mixio taldeak bidezko merkataritza denda zabalduko du ostegunean. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarriko dute saltokia, eta herritarrek hainbat produktu eskuratu ahal izango dituzte urtarrilaren 5era bitartean. Aretoa egunero irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide