Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketan hainbat idi proba egin dituzte azken hilabeteetan herriz herri, eta atzo jokatu zuten txapelketaren finala, Aizarnazabalen. Urteko hiru idi parerik onenak lehiatu ziren han, hirurak eskualdekoak: Belamendi errezildarrarenak, Olalde urrestildarrarenak eta Oliden oriotarrarenak.
Errezilgo Belamendi izan da txapelketako irabazlea, bere idiek orotara 53 plaza eta 2,76 metro osatu baitituzte. Bigarren postua lortu du Orioko Olidenek, bere idiek 49 plaza, bi zinta eta 2,13 metro osatuta. Hirugarren saria, aldiz, Urrestillako Olalderentzat izan da, eta bere idiek 47 plaza eta 2,84 metro egin dituzte.
(Argazkiak: Ibon Errazu)