KZguneak prest dauka urtarrileko ikastaro eskaintza

Iraia Oteiza 2024ko abe. 17a, 11:29

Hamar ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik bederatzi euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurreko modalitatean.

Azpeitiko KZgunean prest dute urtarrileko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. Hamar ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik bederatzi euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurreko modalitatean.

Hauek dira urtarrilean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Urtarrilaren 29tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • 14 ordu.
    • Urtarrilaren 8tik 16ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Android-en mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin 
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 23an eta 24an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Editatu bideoak zure smartphonearekin  
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikiloc-ekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Urtarrilaren 17an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Zure bidaia planifikatu
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Urtarrilaren 29tik 31ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Aplikazioak zure smartphonean
    • Aurrez aurrekoa.
    • 18 ordu.
    • Urtarrilaren 7tik 17ra, 18:00etatik 20:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide