Haurrek eta nerabeek gero eta gehiago erabiltzen dituzte patineteak herrian leku batetik bestera joateko. Hori kontuan hartuta, eta patineteak "txukun" utzi ahal izateko, patineteen aparkalekuak jarri ditu Azpeitiko Udalak herriko hainbat tokitan. Batik bat haur eta nerabeak gehien ibiltzen diren lekuetan jarri ditu, hala nola herriko ikastetxeen atarietan, kiroldegiaren kanpoaldean eta Iturri Txiki ludotekan.