Ibilgailu bat matxuratu da goizean, 07:50 aldean, GI-631 errepidean, Azpeitia eta Azkoitia artean, eta izugarrizko ilarak sortu dira. Ertzaintzak Azpeitia Gukari jakinarazi dionez, baina, 08:50 aldean kendu dute ibilgailua errepidetik, eta bere onera ari da itzultzen trafikoa.