Hoi Den/k Zirkue ikuskizunaren aurtengo emanaldia abenduaren 27an, ostiralez, izango da. Gaztetxean eskainiko dute emanaldia Iagomagok, Potx pailazoak eta Jone Muñecasek, 18:00etan hasita.
Sarrerak emanaldiaren aurretik erosi ahal izango dira, Gaztetxean bertan: haurrek bi euro ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, hiru euro. Gaztetxeko ateak 17:45ean zabalduko dituzte.
Halaber, Gabonetarako ekintza gehiago ere prestatu dituzte Gaztetxeko kideek. Gaur, esaterako, zeramika tailerra egingo dute, eta ostegunean, berriz, Mastertxef jolasa. Urtarrilaren 4an, berriz, Din Dan Oi! izenburupean kontzertuak izango dira.