Artelana opari lelo hartuta Arte Azoka prestatu dute Urola bailarako zazpi sortzailek, eta beraiek sortutako tamaina txikiko eta ertaineko margolanak, koadroak, collageak, argazkiak... erakutsiko dituzte abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean, Betharrametako erakusketa aretoan.
Honako artisten lanak jarriko dituzte azokan: Olatz Aguado, Pedro Luengo, Olatz Alkorta, Mai Vazquez, Gorka Larrañaga, Michelle Abrego eta Iñaki Andres Alberdi. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan zein asteburuetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Ordutegi horretaz gain, artistaren batek edo bestek bertan egoteko aukera duenean ere ireki dezake erakusketa.
Erakusketa aretoan bertan salerosketarik ezin da egin, baina bateren batek azokako artelanen bat erosteko interesa izanez gero, hantxe bertan aurkituko du artistarekin harremanetan jartzeko kontaktua.