Atzo, asteazkenarekin, hasi zen Naziogintza taldeak antolatutako Abertzaleak hitzaldi zikloa. Aita Manuel Larramendiri buruzko hitzaldia eskaini zuten Edurne Alegria itzultzaileak Basazabal jauregian, hainbat herritarren aurrean.
Hurrengo hitzaldia Sabin Aranari buruzkoa izango da, eta Xabier Irujo historialariak gidatuko du. Urtarrilaren 14rako jarri dute zita Basazabalen (19:00).
Gero, otsailean, martxoan eta apirilean izango dira zikloa osatuko duten gainerako hiru solasaldiak; Eli Gallastegiz ariko da Nerea Azurmendi kazetaria otsailaren 18an, Telesforo Monzonez Pako Sudupe idazlea martxoaren 19an eta Txillardegiri buruz Karmelo Landa historialaria apirilaren 29an.