Eros daitezke oraindik ere Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak

Julene Frantzesena 2024ko abe. 20a, 08:00

Bertsolariak agertokian, iazko emanaldian. (Maialen Etxaniz)

Interneten eskura daitezke aurrez, hamar eurotan, eta 21:30etik aurrera, Soreasu antzokiko lehiatilan ere bai. Saioa 22:00etan hasiko da, eta Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo, Maider Arregi, Andoni Egaña eta Unai Izagirre ariko dira kantuan.

Oraindik ere eros daitezke Eusebio Eizmendi Txapel bertsolariaren oroimenez gaur izango den bertso saiorako sarrerak. Interneten eskura daitezke horiek aurrez, hamar eurotan, baina Sorasuko lehiatilan ere erosi ahal izango dira, 21:30etik aurrera. Saioa 22:00etan izango da, Soreasu antzokian.

Punta-puntako bertsolariak ariko dira kantuan gaurkoan: Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako txapeldunordea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritu ziren Eneritz Artetxe eta Nerea Elustondo, finalaren atarian geratu zen Maider Arregi, Euskal Herriko hainbat txapelen jabe den Andoni Egaña eta Unai Izagirre bertsolari azkoitiarra. Horiek Haritz Etxeberria Ministrok jarritako gaien arabera jardungo dute bertsotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide