Atzo, ostegunez, zabaldu zuen Azpeitiko Mixio taldeak bidezko merkataritza saltokia. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri dute denda, eta munduko hainbat herrialdetako askotariko produktu eskuratu ahal izango dituzte han. Besteren artean, apaingarriak, osagarriak eta elikagaiak salduko dituzte urtarrilaren 5era bitartean, egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean.