Urtez urte banatutako kirol sarietako oroigarriak ikusgai daude Sanagustinen

Julene Frantzesena 2024ko abe. 20a, 12:16

Mikel Sanjuanek urtez urte egindako hainbat oroigarri, Sanagustinen.

Mikel Sanjuan tailugileak egindako oroigarri hainbat ikusgai daude gaur goizaz geroztik. Gaurko egunez soilik izango da erakusketa ikusgai. Iluntzean banatuko ditu Azpeitiko Udalak 2024ko Kirol Sariak, Sanagustin kulturgunean egingo duen ekitaldian.

Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiarekin lankidetzan, 2024ko Kirol Sariak banatuko ditu gaur iluntzean, eta aurten, sari horien 25. urtemuga dela eta, erakusketa berezi bat jarri dute Sanagustin kulturgunean. Mende laurdenean banatu dituzten Mikel Sanjuan tailugileak egindako oroigarri hainbat ikusgai daude gaur goizaz geroztik. Gaurko egunez soilik izango da erakusketa ikusgai.

Hiru sari banatuko dituzte aurten ere Kirol Sarietan: gizonen eta emakumeen kategorietan Urteko Kirolaria Sariak eta Urteko Boluntarioa Saria (norbanako edota talde bati). 19:00etan hasita egingo dute ekitaldia, Sanagustin kulturgunean.

2000. urtean hasi zen Azpeitiko Udala Kirol Sariak banatzen, eta 2020. urtean ez beste guztietan eman ditu horiek; izan ere, urte hartan COVID-19aren pandemiagatik ez zuten egin ekitaldia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide