Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute herriko ikastetxeetan

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 20a, 18:40

Era askotako osagaiak izan dituzte gaur ikastetxeetan egin dituzten jaiek: batzuk bertso kantuan aritu dira, besteak abesten, galderak egiteko aukera izan dute haurrek ikazkinei, eskutitzak eman dizkiote... Gabonetako giro berezia sortu da ikastetxeetan.

Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso dute gaur, ostirala, Azpeitiko hiru ikastetxeetan. Betiko eran, poza piztu du haien bisitak ikasleengan. Azpeitiko haurrek ilusioz eta maitasun handiz hartu dituzte ikazkinak.

Karmelo Etxegarai ikastolara goizean egin dute bisita Olentzerok eta Mari Domingik, eta Ikasberri ikastolara nahiz Iraurgi ikastetxera arratsaldean. Olentzero, euskal tradizioaren sinbolo nagusietako bat, sua eta bizitzaren berritzearen ordezkari da. Historian zehar hainbat modutan irudikatu izan da: ikazkin, artzain edo nekazari gisa, eta beti neguko solstizioari lotuta. Gaur egun, Olentzero eta Mari Domingi Gabonetako mezulari bihurtu dira, haurrei ilusioa eta opariak ekartzen dizkietenak.

Era askotako osagaiak izan dituzte gaur ikastetxeetan egin dituzten jaiek: batzuk bertso kantuan aritu dira, besteak abesten, galderak egiteko aukera izan dute haurrek ikazkinei, eskutitzak eman dizkiote... Gabonetako giro berezia sortu da ikastetxeetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide