Gabonetako doinuak kantatu ditu Julian Barrenetxea abesbatzak parrokian

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 21a, 09:00

Javier Alberdiren zuzendaritzapean, Eguberrietako kontzertua eskaini du Julian Barrenetxea abesbatzak Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Itxaso Alberdi piano jotzailea eta Leire Sarasua flauta jotzailea izan dituzte lagun emanaldian.

Julian Barrenetxea abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, 20:00etan hasita, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Abesbatzako kideek Javier Alberdiren zuzendaritzapean eskaini zituzten hainbat pieza, eta Itxaso Alberdi piano jotzailea eta Leire Sarasua flauta jotzailea izan zituzten lagun emanaldian. Gabon doinuak nahiz elizako abestiak entzun ahal izan ziren emanaldian, eta giro goxoa sortu zen parrokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide